We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BESTERIK EZ

by EKiÑE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Dena hain labainkor, (e)ta ni horren baldar Lehor egonda ere zutik eustea kosta izaten da Elurrezko bide baten oinatzak utzi gabe aurrera egitea Atzera begiratu gabe Atzera begiratu gabe Elur malutak pilatzen ditugu azalean, inguruan dena zuri dagoenean. Gezur malutak biltzen ditugu barrenean, inguruan dena beltz dagoenean. Dena hain lasaigarri atzean dena hain erraz, ezagun, zertarako oinak lokaztu? Hegan egitea ilusio bat soilik bada, hankak beti arrastaka badoaz ta guztia haiekin badaramate Atzera begiratu gabe Atzera begiratu gabe Elur malutak pilatzen ditugu azalean, inguruan dena zuri dagoenean. Gezur malutak biltzen ditugu barrenean, inguruan dena beltz dagoenean.
2.
Konturatu nintzen ez nengoela ondo inguruagatik, nahasten ninduen. Eta nolabait askatu nintzen, lasaitu nintzen. Inork ez zidan kontatu; nik ere ez dakit. Zer gertatzen da arazoa ni zarela ikustean? Nola ihes egin bertatik? Zer egin eginiko aukera bakoitzeko? Inork ez zidan esan doluaren aurretik zer zegoen... Haserre konstantea da, nirekin ondo ez egote konstantea da, orduan konstantzia oreka al da? sormen koma konstantea da, dolu konstantea da. Konturatu naiz zoriontasunak epe mugak dituela gizartearentzat. Baina zenbat denbora behar da zoriontasunaren gainbehera hori sumatzeko? Errusiar mendien pare, mapa galdu eta zahar baten pare, baina zergatik alderatzen naiz hainbeste? Mila barne guda barrnean nire arazoa ni naizela konturatzean. Gorroto dut begi guztiak nigan pausatzea, begirada antzuak nigan jaustea, baina maite dut kantuz biluztea, nire duda guztiak abestea. Orri zuri baten aurrean nola jokatu? Nola adierazi nire katarsia? Baina badakit, noizbait biluztea lortuko dut eta egun hori ospatuko dugu.
3.
Galtzen 06:09
Bat-batean agertzen zara gauaren harrotasunean eskuak poltsikoetan sartuz agertzen zara itzaletan barna etorri nire ondora gure izarei gerra irabaztera ez digu merezi kontrako lubakietan egotea sorgintzen nau nola begiratzen didazun biluzik nagoenean. ezerrek azala izkutatzen ez didanean eta laztanduz, laztanduz laztu zaigu goxotasuna laztu zaigu goxotasuna Eta galtzen naiz, galtzen naiz zure begien lasaitasunean eta galtzen naiz, galtzen naiz zure barrearen goxotasunean eta galtzen naiz, nahi gabe, sentitzen dudan askatasunean eta zer iruditzen zaizu zalantza bakoitza muxuz kentzen badidazu? Esnatzean nire usaina gustuko duzula diozu, hala ere, elkarri esaten dizkiogun hitz guztiak hiltzen dira. Joan zara etxe pareko kafetegira kafe hutsa gogoko duzu, nik, aldiz, esne apur batekin. Eta galtzen naiz, galtzen naiz zure begien lasaitasunean eta galtzen naiz, galtzen naiz zure barrearen goxotasunean eta galtzen naiz, nahi gabe, sentitzen dudan askatasunean eta zer iruditzen zaizu zalantza bakoitza muxuz kentzen badidazu? Agian ni naiz honen guztiaren galtzaile… Eta bai, ni naiz honen guztiaren galtzaile. Eta galtzen naiz, nahigabe
4.
Hori da beste zerbait aitortu dotzatena neure buruari: sorgina naiz, sortzailea naiz, eta bai, aurrera begira ez dakit non egongo naizen, baina bueno, zuek ezta ere, ezta? ikusiko dogu non egongo garen eta zenbat aldiz mudatuko garen eta azalberrituko garen... Ni sinistuta nau benetan musikak mundua aldatzen dauela, ze pertsonak aldatzen ditxu, eta horri begira egongo naz, bueno, beste bidegurutze batean kontrakoa aukeratzen ez dotenera arte, behintzat. Goazen geure buruei merezi dauien maitasun dana emutera... Eta goazen geure buruei garen hori aitortzera. Hitzak: Maddi Zabalo eta Ekiñe LETRA: Ez naizela ispiluak egiten didan isla esan zidaten behinola nola bera ez naizela? Ispiluko beste ni-ak zuzen begiratzen dit esango nuke nik bera baino hobe ezagutzen nauela Baina margotuko naiz ditudan pintzelekin zulo beltz guztiak estaliz hegalak margotuko dizkiot neure buruari eta aireratuko naiz nire kolore guztiekin Behin hasi ziren agertzen orbainak kristalean zulo beltzen antzekoak ni ilundu nahiean Baina hartu nuen arnasa eta pintzel pare bat, eta bota nituen ispilura nire kolore denak Orain margotuko naiz ditudan pintzelekin zulo beltz guztiak estaliz hegalak margotuko dizkiot neure buruari eta aireratuko naiz nire kolore guztiekin Ta orain islaz gain, artelana ere banaiz nigandik, niretzako. Ta aske naiz horrela… Orain margotuko naiz…
5.
Giltza 04:06
Hartu giltza: ireki zure barrua, jalgi zure errena, zure alde erratua. Bidaiatu lubakiaren bestaldera, beste horrenbeste garenon lurraldera. Hartu giltza: alda dezagun erretratua, grisa bilaka koloretsua, hezurra haragitsua, matxoa maritxua, Txanogorritxu otsoa, laranja erdia osoa. Hartu giltza: eragin sarrailari, irauli zure barrua, hautsi inposatua, dasta debekatua, izan bekatua. Normala norma bada hobe izan nomada. Arauekiko ez etiko antipatiko gorputz atipiko anatomiko anotomiko atomiko despistatua.

credits

released April 15, 2021

license

all rights reserved

tags

about

EKiÑE Arrasate, Spain

contact / help

Contact EKiÑE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like EKiÑE, you may also like: