Hori da beste zerbait aitortu dotzatena neure buruari: sorgina naiz, sortzailea naiz, eta bai, aurrera begira ez dakit non egongo naizen, baina bueno, zuek ezta ere, ezta? ikusiko dogu non egongo garen eta zenbat aldiz mudatuko garen eta azalberrituko garen... Ni sinistuta nau benetan musikak mundua aldatzen dauela, ze pertsonak aldatzen ditxu, eta horri begira egongo naz, bueno, beste bidegurutze batean kontrakoa aukeratzen ez dotenera arte, behintzat.
Goazen geure buruei merezi dauien maitasun dana emutera... Eta goazen geure buruei garen hori aitortzera.
Hitzak: Maddi Zabalo eta Ekiñe
LETRA:
Ez naizela ispiluak egiten didan isla
esan zidaten behinola nola bera ez naizela?
Ispiluko beste ni-ak zuzen begiratzen dit
esango nuke nik bera baino hobe ezagutzen nauela
Baina margotuko naiz ditudan pintzelekin
zulo beltz guztiak estaliz
hegalak margotuko dizkiot neure buruari
eta aireratuko naiz nire kolore guztiekin
Behin hasi ziren agertzen orbainak kristalean
zulo beltzen antzekoak ni ilundu nahiean
Baina hartu nuen arnasa eta pintzel pare bat,
eta bota nituen ispilura nire kolore denak
Orain margotuko naiz ditudan pintzelekin
zulo beltz guztiak estaliz
hegalak margotuko dizkiot neure buruari
eta aireratuko naiz nire kolore guztiekin
Ta orain islaz gain, artelana ere banaiz
nigandik, niretzako.
Ta aske naiz horrela…
The experimental rock band's new record is as melodic and inventive as ever, but now with an even more honed sense of play. Bandcamp New & Notable Apr 27, 2024
Ross J. Farrar of Ceremony creates dubby outside punk evoking the minimalism of Young Marble Giants on his second solo record. Bandcamp New & Notable Apr 27, 2024
Dreamy indie rock a la Duster/Sparklehorse with interesting with dynamic shifts and subtle hooks to keep things moving along. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024
Miranda Winters of Melkbelly assembled an all-female band for this solo LP of alt-rock rippers chronicling youth decay and adult complexity. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024