Bat-batean agertzen zara gauaren harrotasunean
eskuak poltsikoetan sartuz agertzen zara itzaletan barna
etorri nire ondora gure izarei gerra irabaztera
ez digu merezi kontrako lubakietan egotea
sorgintzen nau nola begiratzen didazun biluzik nagoenean.
ezerrek azala izkutatzen ez didanean
eta laztanduz, laztanduz laztu zaigu goxotasuna
laztu zaigu goxotasuna
Eta galtzen naiz, galtzen naiz zure begien lasaitasunean
eta galtzen naiz, galtzen naiz zure barrearen goxotasunean
eta galtzen naiz, nahi gabe, sentitzen dudan askatasunean
eta zer iruditzen zaizu zalantza bakoitza muxuz kentzen badidazu?
Esnatzean nire usaina gustuko duzula diozu,
hala ere, elkarri esaten dizkiogun hitz guztiak hiltzen dira.
Joan zara etxe pareko kafetegira
kafe hutsa gogoko duzu, nik, aldiz, esne apur batekin.
Eta galtzen naiz, galtzen naiz zure begien lasaitasunean
eta galtzen naiz, galtzen naiz zure barrearen goxotasunean
eta galtzen naiz, nahi gabe, sentitzen dudan askatasunean
eta zer iruditzen zaizu zalantza bakoitza muxuz kentzen badidazu?
Agian ni naiz honen guztiaren galtzaile…
Eta bai, ni naiz honen guztiaren galtzaile.
Eta galtzen naiz, nahigabe
The experimental rock band's new record is as melodic and inventive as ever, but now with an even more honed sense of play. Bandcamp New & Notable Apr 27, 2024
Ross J. Farrar of Ceremony creates dubby outside punk evoking the minimalism of Young Marble Giants on his second solo record. Bandcamp New & Notable Apr 27, 2024
Dreamy indie rock a la Duster/Sparklehorse with interesting with dynamic shifts and subtle hooks to keep things moving along. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024
Miranda Winters of Melkbelly assembled an all-female band for this solo LP of alt-rock rippers chronicling youth decay and adult complexity. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024